12 mar 2013

Green Roofs

Estetikoak eta praktikoak, horrela defini daitezke. Teilatu berdeen ideia hiri handiek sortzen zituzten arazoak zirela eta sortu zen, berdea zuen edozein lur zatia hormigoia, harria eta bestelako materialetan bihurtzeak poluzia areagotzen zuen.


Teilatu eta fatxada hauek bertan landaretza duten hormak dira eta hainbat faktoreen menpe daude, hala ere, garrantzitsuena urtean zehar egiten duen euri kantitatea da. Green Roof-ak berez ekologikoak dira, baina honen teilatuan lorategi bat duen edozein eraikin ez da ekologikoa izan behar, hau izateko urtean zehar egiten duen euriarekin bizi izateko gai izan behar da eta ezin du material kutsagarriekin inongo erlaziorik izan.



Landaretza modu honetan erabiltzeak abantail ugari ditu: estetikoki fatxada eta teilatu tradizionalekin bukatzen du; funtzionaltasunari dagokionez, airean dagoen CO2-a prozesatu, eraikinaren tenperatura hobetzen lagundu, etxea zerbait intsonorizatu eta lekuko bioaniztasuna babestu. Desabantailarik garrantzitsuena honen balioa da, ez dira oso merkeak; hala ere, denborarekin amortizatzen dira, bereziki ureztatzean aurrezten den ura eta tenperatura mantentzeko kalefakzioari esker.
Green Roof gehienak Europako iparraldean daude, bertako klima aproposa baita, baina orain munduan zehar aurkitu daitezke horma mota hauek dituzten eraikinak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario