23 jun 2013

Trinitate Plaza - Txokoak eta interbentzioa


Bigarren lauhilabeteko azken proiektua, lehen kurtsoko azkena, Donostiako Trinitate Plazan interbentzio bat egitea zen. Adibide gisa Madrilera egindako bidaian ikusitako La Cebada-n egindako interbentzioa erabili zuten, a priori zerbait mugikorra edo denboraldikoa plazari dinamismoa emango ziona, txoko marjinalik gabe.

Plazaren txokoak aztertuz, interbentzioa behar zuten lekuak bolatokia gainean eta frontoiaren atzean dauden lekuak ziren, probetxurik gabeko lekuak, bereziki bigarrena, ez erabiltzeagatik landareez eta zaborrez beteta dagoelako.





Plaza honetan interbentzio bat egitea oso zaila zen, bertan proposatutako edozein gauzak plaza hondatzen zuela esaten zuten batzuk; beste batzuk, umeak zituztenek bereziki, zerbait funtzionala eskatzen zuten, estalki bat gehienek, plaza egun euritsuetan erabili ahal izateko; hala ere, bi taldeak plazaren argiztapenaz kexatzen ziren, gaueetan ez zelako ia ezer ikusten bertan.

Hiru puntu hauek kontuan hartuz, jarraitasunaren bidea hartu nuen, funtzionaltasuna eta argiztapena ere plazara ekartzen saiatuz. Bolatokiaren gainean dagoen "eserlekua" frontoiaren atzeko aldean zehar hedatzea erabaki nuen, leku guztietara igotzeko eskailera batzuekin batera eta puntu batzuetan estalkitxo batzuk jarriz, era berean argitzeko balio dutenak.


Ebaketa orokorrak:
























Estalkiekin:

























Detaileak (marrazkiak eta render-ak):



















Argiztapenaren ideia "Cafe La Kontxa" aurrean dauden kale-argiak: