14 feb 2013

Arkitektura dinamikoa.

Habitat bat sortzearen ariketako espazioen mugikortasuna eta honen arkitektura moldagarriarekin erlazionatutako artikulu bat irakurri nuen orain dela hainbat hilabete "Diario Vasco"-n; bertan, etxe aurrefabrikatu baten diseinuari esker arkitekturari buruzko aldizkari australiar batek urtero ematen dituen ohorezko aipamen bat irabazi zuten hiru arkitektoei egindako elkarrizketa bat dago, gaur egungo arkitekturari eta honen dinamismoari buruzkoa.


11 feb 2013

Dikotomia.


Goian - behean. 


Kontzeptu hauen artean bide bat dago oso argia ez dena, bide hau igotzeak ez duelako zihurtatzen honen bukaeran goiko aldean egotea eta alderantziz; hala ere, bidearen erdiko puntua berdina izango da igo edo jaisterakoan, punturik seguruena, kasu honetan pertsona dagoen puntuan, goitik edo behetik maketa begiratuta.


Nire Logela.


Etxeko hirugarren gela, orden eza, garrantzi gabekoa. Erdi-erdian hutsik dagoen ohe bikoitza, egin gabe; oheburuaren gainean ispilu bat eta kontrako aldean komoda eta argazkiekin apaindutako pareta. Izkin batean atea, aurreko izkinean balkoira ematen duen beste atea; beste bi izkinetan apalategia, ohearen ezkerrean, eta armairua, eskubian. “Hirugarren gela” honen garrantzi urriaren ondorioz: bertan
lo egin arren, zereginak estudioan aurrera eramaten baitira.

3 feb 2013

Zer da arkitektura?

Kurtsoko lehen proiektuan irakasleek emandako hitz zerrenda batekin maketa bat egin behar genuen honekin guretzat arkitektura zer zen adieraziz.


Xabier Sandoval eta biok egindako maketa ulertzeko bi era daude, kanpotik barrura eta barrutik kanpora.


Kanpotik barrura ikusten badugu, lau izkinetan dauden pilare gorriak arkitektura sostengatzen dituztenak dira: zientzia, inguru-giroa, bizimodua, eta gizakia eta espazioa. Gero, erdikoa, helburua eta arkitektura lortzen duena: transmititzea eta mirestea, inguratzen duena, oreka, kreatibitatea, artea eta kuriositatea dira, lau paralelepipedo urdinez irudikatuak.


Barrutik kanpora ikusterakoan, arkitekturari buruz gutxi jakiteagatik, hau gehiago ulertzeraino prozesua azalgu nahi genuen, elementu basikoena mirestea izanez, gero transmititzea, eta gero eta zentrotik eta urrunago egoterakoan, arkitekturan gehiago sakondu dela esanez.