6 abr 2013

Habitata Ulian

Ulian egindako habitataren helburua, hasieran, bertan biziko ziren pertsonei babesa eta pribazitatea ematea izan zen, espazioak ixtea ahalbidetzen zituzten paretekin jokatuz. Proposamen honek hainbat arazo sortzen zituen: habitataren espazioek erabilpen bakar bat zituzten eta habitatak ez zuen inongo erlaziorik mendiarekin. Babesa eta pribazitateaz gain, mendia habitat barruan sartuko zen sentsazioa emateko espazio handiak leiho ugariekin proposatu nituen, plataforma pixka bat luzatuz eta sarrera atzean jarriz, hemendik sartzerakoan espazio ireki batera sartzen zaren sentsazioa emateko.

Oinak, altxaerak, ebaketak:













5 abr 2013

Habitata: Lekua eta pertsonen beharrak


Bigarren lauhilabeteko lehenengo habitata egiteko lekua guk erabakitakoa izan behar zen, nire kasuan, Ulia mendia. Habitata mendi honetan egitea erabaki nuen bertan malda gutxiko lursail handi bat dagoelako, errepide bati esker ondo komunikatuta dagoena.




Lursailaren iparreko zatia itsasora ematen du baina bertan pinudi bat dagoenez pribazitate dezente emateaz gain, hemendik etorritako haizetik habitata babestu dezake.















Habitat dinamiko hau berez lau pertsonentzako dago diseinatuta, bikote bat (gurasoak) eta hauen seme-alabentzako. Bakoitzak bere espazio indibiduala behar du, logela, eta guztientzako espazio komun bat, egongela, komuna eta sukaldea.


Hauek dira habitat honetan biziko diren pertsonen beharrak: