19 may 2013

The Factory - Warhol eta loft-ak

The Factory


Astuna; horrela definitu daiteke liburua. Hala ere, hau irakurtzea pixkat nekarria izan arren, bizilekuen ikuspegi desberdin bat ematen du, loftena hain zuzen ere, eta espazio komun eta pribatuena.

1950 eta 1960ko hamarkadetan lofta agertzen da, tribuaren eta komunen ideia berritua, eta honekin batera orgia kulturalak; Andy Warhol artistak pop art eta loft-ak bereizten duten minimalismoaren ideia beste maila batera erama zituen, bizitza era desberdin bat eramanez.


            Espazio bakarra, banaketarik gabe, behar guztiak betetzen ditueta, funtzio anitzekoa; lan eta egon gela, festak egiteko lekua, edo esposizioak, bertan zeuden pertsonen arabera karakterra aldatzen zuena, kultura espazioa.





9 may 2013

Trinitate Plazako elkarrizketak

           Galdera:
     -Alde zaharrean dauden beharrak ikusita, zein aldaketa egongo zenuke trinitate plazan?

           Erantzunak:
  1.- Ba gu oso gustura etortzen gera hona umeekin. Agian aterperen bat jarriko nuke, baina umeak oso gustura etortzen dira.

  2.- Bueno ba nik hor dagoen bolatoki hori irekiko nuke. Eta sarrera horrela ondo dago.

  3.- Ba igual jarriko nuke zerbait, aterpe bat horrela ez bustitzeko. Baina ondo dago dagoen bezala.

  4.- Nik irekiko nuke sarrera zeren batzuetan ezin da sartu giltzekin ixten dutelako, eta igual aterpe bat ere, euria egiten duenean “ farretan” ateratzeko ondo dago.

  5.- Ba hemengo bizilagunak kexatzen dira polikiroldegirik ez dagoela, nahiz eta bi liburutegi izan kultur etxerik ez dutela, biltzeko gunerik ez dutela, zaratarekin ere kexatzen dira. Kultura eta zarata … aisialdi neurtuak gauean. Bestalde bigarren hezkuntzako ikasleak Antiguaraino joaten dira, 12 urterekin bizikletak hartu eta Antiguaraino joan behar dute, beraz hemen eskolaren bat ere, badago lehen hezkuntzakoa, baina bigarren hezkuntza 16 urtera arte derrigorrezkoa da eta ez dago.

  6.- Oso orokorra da. Nik egingo nuke tipo gaztetxe bat baino gaztetxe izena gabe, zeren izen horrek ia gazteei mugatzen die. Umeentzat toki bat edukitzea, Antxeta bezalakoa. Helduentzat espazio bat eta gazteentzat beste bat; kulturari bideratutakoak. Eta euskarari.

  7.- Kofradia botako dutenez, Trinitate plazan portuarekin lotura ematen dion zerbait jarriko nuke. Taberna bat jartzea ere ondo legoke, plazak giro hobea izan dezan eta aterpea jartzearena ere ez dut uste ideia txarra denik.

           Elkarrizketen bideoak:
  - http://www.youtube.com/watch?v=M6j_yh3YLYE
  - http://www.youtube.com/watch?v=dKI_cS9ivTc

Habitat Hiritarra

Lauhilabeteko bigarren habitata egiteko arkitekturako fakultatearen inguruan dauden proposatutako hiru lekuetatik honen aurrean dagoena hautatu nuen hasieratik; eguzkia egun osoan zehar emateaz gain, jende ugari ibiltzen denez, habitata lurrean ez egiteak zentzu handiagoa zuelako.

Hala ere, leku honek arazo handi bat sortzen zuen: plazako hiru posteen arteko distantzia handia zen eta bertan egingo zen habitata luzea eta estua. Arazo honi konponbide bat emateko espazio jarrai bat egitea pentsatu nuen, guztiz itxita dauden gelak pribazitate maila handiagoa behar zutenak izango ziren, bainua eta logelak. Espiral formako arrapala batek habitataren zati estuenera eramaten du, sarrerara, baina leku itxi batera sartu beharrean, gero eta gehiago irekitzen den batera ematen du, leku pribatuenetik publikoenera joanez, honen bukaeran sabai altu batek eta beirateak habitatari argitasun handia ematen diotena.

          Planoak:





          Maketa:



7 may 2013

Especies de Espacios - Georges Perec


Georges Perec

Liburuak espazioa eta espazio motak nolakoak diren azaltzen du, leku hutsak garrantzia dutela, idazten duen bitartean esaten duenaren adibideak emanez, hitzak ere, bereziki idatzitakoak, espazio bat betetzen dutela, orrialdearekin batera.
Ohea espazio berezi bat da, berez norberaren espazio propioa, beste norbaitekin ere partekatu daitekeena. Era berean espazioak mugatzen eta beste zentzu bat emanez, ohea logela bat deskribatzeko lekurik onena dela esanez, bertan denbora ugari pasatzen dugu eta.


Liburu honetan kurtsoko lehen aldiz habitataren definizioa aurki daiteke, baina, definizioarekin batera, zenbait galdera: zer da leku bat habitatzea? noiz habitatzen dugu zerbait? bertan altzari bat jartzerakoan?

Nire ustez liburu honen helburua espazioak azaltzeaz gain, irakurlearen ausnarketa bilatzen du, galderen bidez (habitatzeari buruz, adibidez) eta deskribapen berezien bidez, irakurtzen arina egiten duena.

Hona hemen "eskematxo" bat liburuari buruz: